2013ko txoroskopoa!

hirinet 2013ko urt. 10a, 09:36

aries

 

ARIESGARAI

Martxoak 21 – apirilak 21

.

Gorabeherak gorabehera, fruituak bilduko dituzu enplegu-kontuetan, baina ez itzazu gutxietsi lan-elkarrizketak: Jesús Hermidak erregeari egin zion elkarrizketa baino zailagoak dira denak, hori seguru! (Aholku honek zorte izugarri ona emango dizu).

 



taurus

 

 

TAUROGOITI

Apirilak 22 – maiatzak 21

Ez ezazu denborarik galdu 2013rako dituzun asmoen zerrenda idazten: berreskuratu ezazu 2012 edo 2011n egin zenuena, orduko asmoetako asko oraindik ez dituzulako bete :/.  Ea abenduan zerrenda hori lurperatu dezakezun... Eutsi Taurogoiti, zu baino burugogorragorik ez dago eta! (eta horrela maite zaitugu).  



 

 

gGemini.svg

 

GEMINIZKETA

Maiatzak 22 – ekainak 21

Lakua da gasteiztar gehien bizi den auzoa, ia 50 hizkuntz inguru hitz egiten dira gure kale eta etxeetan eta kotxe elektrikoak kargatzeko berrogei puntu ditugu hirian. Noiz irekiko diozu bihotza Gasteiz berriari? Hemendik mugitu gabe zure zerumuga handitzeko aukera izango duzu aurten. Bon voyage! 

Cancer.svg

 

KANTZERAUNDIARENA

Ekainak 22 – uztailak 22

Oineko hatz txikia mozten omen dute Estatu Batuetako zenbait emakumek, takoi altuekin hobeto ibili ahal izateko. Aurten, zure baitako zatitxo bat sakrifikatzeko tentazioa izango duzu, sasi-arrakastaren alde. Adi-adi egon eta izan zaitez zintzoa zure bihotzarekin: zintzotasun horrek izugarri lirainduko zaitu  2013an!  

184px-Leo.svg

 LEOPERURENA

Uztailak 23 – abuztuak 22

Gauza bat ziurra da: nahi edo ez, aurten ezin izango zara gaixorik jarri. Ezta okurritu ere! Gaixorik jartzearen aurkako lege proiektu bat tramitatzen ari direla diote zurrumurruek. (Kasu honetan, hobe desobedientzia egin behar ez baduzu).  

Virgo.svg

 

VIRGOYENA

Abuztuak 23 – irailak 23

 

Gogoratu: zu ez zara Rodrigo Rato, Iñaki Urdangarin edo Eduardo Zaplana. Ez duzu Telefonican lanposturik lortuko gauzak gaizki egiteagatik. Zorionez, 2013an zure talentuari zukua aterako diozu, zure bizitzaren esparru guztietan! 


Libra.svg

 LIBRAZABAL

Irailak 23 – Urriak 22

Lehen “barra bat” eskatzen zenuen okindegian, eta orain... orain dena konplexegia da... Bada: aurten ogi mota pilo bat izango duzu aukeran. Joan zaitez pentsatzen zein nahiago duzun, zure txanda iristen denean ez duzulako zalantzatan egoteko denborarik izango... Lan auzietan rustikoa ala borobila? Maitasun kontuetan bagetea ala txapata? 2013an, aukeratzeko unea iritsiko zaizu. Prest al zaude?  

214px-Scorpio.svg


 

ESKORPIOKORTABARRIA

Urriak 23 – azaroak 22

Dagoeneko ez da Green Capital. Ez du, Bilbok ofizialki duen bezala, ‘munduko alkaterik onena’. Ez du La Concha-rik ezta sanferminik ere. Eta, hala ere, inoiz baino harroago egongo zara gasteiztar izateaz. Sekretua? Zuk kontatu beharko diguzu...! 


235px-Sagittarius.svg

 

SAGITONDO

Azaroak 23 – abenduak 22

Sagit-Ondo. Zure zeinuaren izenak dena esaten du 2013a begira! Sagit-oso-ondo esan beharko genuke aurten, agian.  

246px-Capricorn.svg

 

KAPRIKORNITEGI

Abenduak 23 – urtarrilak 20

 

Albiste ona: aurten ez duzu auzitegietan salaketarik jarriko. 

Albiste txarra: ezin izango dituzu justizia tasak ordaindu.  


350px-Aquarius.svg

 

AKUABARRI

Urtarilak 21 – otsailak 19

'Arrapa aparrA' (irakurri orain atzetik aurrera). Hori izango da aurtengo zure palindromoa. Ez diezazula bizitzaren aparrak ihes egin! Dagoeneko ukitzen ari zara...

189px-Pisces.svg

 

PISZIBURU

Otsailak 20 – Martxoak 20

(Oharra: prima de riesgo ez da lehengusin arriskutsua esaten).

Behin hori argituta: oso oso baxua izango da aurten zure arrisku saria, oso pertsona sendo eta fidagarria izango zarelako! Hori bai, kontuz zure atzetik dabiltzan espekulatzaileekin...

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago