Martxoak 3 elkarteak gertatutakoa gogor salatu du eta kartelak orain 37 urte gertatutakoa gogoratzeko “erreferentzia” bat direla adierazi dute. Guzti hau salatzeko eta erantzun bateratu bat eman nahian, batzar irekia burutuko dute urtarrilaren 14an, 19.00etan M3moria gunean.
Posta elektronikoz bidalitako “Urte berri on, muralak kenduta daude” mezuarekin jakinarazi zieten Zaramagako elizako arduradunek Martxoak 3 elkarteari biktimen omenez muralak erretiratu zituztela. Muralak 2011ko irailean jarri zituzten Zaramaga auzoko Frantzisko Asiskoaren elizaren kanpoaldean, Martxoaren 3koaren plazan.