Ideia berrituak, argazki-kamera analogikoak

hirinet 2013ko urt. 4a, 10:29

lomographyBatzuetan negozio bat hastea ez da munduko ideiarik berriena izatea, baizik eta merkatuan ahaztuta zegoen zerbait berreskuratzea eta berritzea. Azken hilabete hauetan argazkilaritzari lotutako mugimendu batekin harremana sortu da nire bizitzan. Lomografia izeneko korronteari buruz ari natzaizue.Informazio zehatza nahi baduzu bisita ezazue www.lomography.es web gunea. Hor aurkituko duzue nahi duzuen guztia. Dena den, hemen nik emango dizuet sarrera.

Lomografia 90. hamarkadan sortu zen, Vienan. Bertako ikasle batzuk antzinako argazki kamera errusiar bat aurkitu zuten (Lomo markakoa) eta argazkiak egiten hasi ziren. Nola ez, garai hartan eta kamera horrekin argazkilaritza analogikoa dela pentsatu behar dugu. Ikasle hauek lortzen zituzten koloreekin eta efektuekin liluraturik geratu ziren. Hortik aurrera hasi ziren kamera hauek berriro saltzen eta korronte artistiko hau, Lomografia, bultzatzen.


lomografiakamerakAzken urteotan korrontea fenomeno bihurtu da, eta mundu osoan zehar askok erabiltzen ditugu berriro argazki kamera analogikoak, batzuk berreskuratuak dira, eta beste batzuk modelo berriak. Erabiltzen ditugun karreteak anitzak dira: 35 mm-koak, formatu ertainekoak, efektu bereziekin, adibidez kolore gorriak eta laranjak indartzen dituztenak (Redscale) edo infragorrietako argazkiak ateratzeko aukera ematen dituztenak.


Baina, non dago abantaila? Zergatik hau berreskuratu eta ez argazkilaritza digitalarekin jarraitu? Azken finean digitala askoz erosoagoa da, hamaika argazki atera daitezke pentsatu gabe eta ez da beharrezkoa dirua gastatzea karreteak errebelatzeko. Baina, nire ustez fenomeno honek sormena beste era ahaztu batean bultzatzen du. Kamera digitalekin oso erraza da akats bat zuzentzea. Lomografian akatsek ez dute axolarik, argazkien xarmaren parte garrantzitsua baitira.


Argazkiak batzuetan agertzen dira ondo enfokatu gabe, edo zaratarekin, baina kreatibitatearen barne dago hori. Argazki batzuetan beharrezkoa da horrelako efektuak lortzea. Eta beste batzuetan lortzen direnak ez dira hasieratik bilatzen zirenak. Gainera, erromantizismoa hor dago. Argazki bat ateratzeko batzuetan pentsatu behar da, eta beste batzuetan ez. Baina behin eginda ezin da azkenengo emaitza ikusi karretea errebelatu arte.


Zuetako norbaitek gehiago jakin nahi badu, joan dadila emandako webgunera. Ez da bakarrik argazkilaritza, artea eta filosofia baizik.

 

Egilea: Javi Lopez

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago