Skate eskola Landatxon

hirinet 2013ko urt. 3a, 11:03

guretokiskateskolaSkate-a euskaraz ikasteko eta praktikatzeko aukera eskainiko du Gure Toki Skate Eskolak urtarrilean eta otsailean Alde Zaharreko Landatxo gizarte-etxean. Maila ezberdineko patinatzaileei (7 urtetik aurrera) zuzenduta dauden ikastaroak egongo dira aukeran: Hastapen ikastaroak, skate-a hobetzeko ikastaroak eta skate tailer librea.

 

Zer? Skate ikastaroak Gure Toki Skate Eskolaren eskutik. 7 urtetik aurrera


Non? Landatxon


Noiz? Larunbatean eta igandean, urtarrilaren 12tik otsailaren 24ra bitartean,

16:00etatik 17:30era: Hastapen ikastaroa (6 euro/ eguna)

17:30etik 20:30era: Hobetzeko ikastaroa (4 euro/ eguna)

Skate tailer irekia (3 euro/ eguna)


Informazio gehiago: guretokipark@hotmail.com edo Facebook, Twitter eta Tuentin

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago