Principal Antzokian ospatuko du mende erdia Olabide ikastolak

hirinet 2013ko abenduaren 2a

olabide-prentsaurrekoa Olabide ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia, bihar, abenduaren 4an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Ikasle ohien, gurasoen, irakasleen eta egungo ikasleen topaketa izango da.

Musika eta dantza izango dira nagusi ikuskizunean eta ikasle, irakasle, guraso eta urte hauetan Olabideko ikasle eta guraso izandakoek hartuko dute parte ekitaldian. Eneko Uriartek Olabide Ikastolako presidenteak hitzaldia eskainiko du eta Izaskun Arrueri, Ikastolako lehenengo andereñoari omenaldia egingo zaio. Arrue andereñoak orain dela 50 urte abiatu zuen Olabideren ibilbidea. Dozenaka ikasle joaten ziren, goiz eta arratsalde, bere etxera eskolak jasotzera, modu klandestinoan.


Iñigo Urkullu Lehendakaria izango da ekitaldian, baita Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Javier de Andrés Ahaldun Nagusia eta Javier Maroto Gasteizko alkatea ere. Beste gonbidatu askok ere bat egingo dute Olabideren ospakizun berezi honekin. Guztira mila lagunetik gora izango dira bertan, sarrera guztiak amaitu baitira.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago