Zer egiten dute gasteiztarrek Gabonetan?... Estitxu Breñas

hirinet 2012ko abe. 29a, 01:00

estitxubrenas

Gasteiztarrek Gabonak nola bizi dituzten jakin nahi izan du Hirinet-ek. Hori dela eta, galdetegi laburra prestatu dugu eta hiriko lagun batzuk elkarrizketatu ditugu. Gaurkoan, Estitxu Breñas dugu protagonista, GEU aldizkariaren zuzendari ohia eta egun, EH Bilduko legebiltzarkidea.


Gabonak, gustuko dituen horietakoa al zara?

Bai, betidanik gustatu zaizkit. Giro polita sortzen da etxean eta urtero gustura hartzen ditugu egun hauek. Herri ohiturez gozatzea gustuko dut: Olentzero gaua eta ekarritako opariak biharamunean irekitzea, Santo Tomas eguna, Gabon gaueko ardo beroa, etxean bertako produktuez mimoz prestatutako platerak dastatzea, Arabar Errioxako ardo ondua, Arabako txakolina, San Silvestre lasterketa...


Zein izango litzateke zure plan ideala egun hauetan?

Egiten dudanarekin pozik nago, nire jendeaz eta jendearekin gozatzea.


...eta egin ohi duzuna?

Hori bera. Eta bereziki, nire bi iloba maitagarriekinpila, pila... patata tortilla”, kar-kar, jolastu eta ongi pasatu...ohi bezala.


Gabonetan jaso duzun oparirik bereziena

Opariak bainoago, opariak irekitzeko unea da berezia... Olentzerori bezperan ardoa eta galletak, bizkotxoa edo turroia uzten dizkiogu, baita astoari azenarioa ere, eta hurrengo egunean janda eta edanda dagoela ikusten dugunean, hori unea!, ja-ja...bere oin-aztarnak ere uzten ditu...baina ez dugu inoiz harrapatzen...ea aurten!!


eta egin duzun bereziena

Gabon zaharra eta urte berria hondartza batean eta giro beroan ospatzea agian...edota berezi ez baina bai gogoko, urte zaharra nahiz berria korrika egiten agurtu.


Zer eskatuko diozu urte berriari?

Zoriontasuna eta osasuna nire inguruko guztientzat eta bakea, normalizazio politikoa eta justizia soziala gure herriarentzat...bide horretan, krisialdia gainditzeko oinarriak ezartzea, euskal presoak etxeratzea, bizikidetza sendotzea eta independentziari buruzko galdeketarako urrats sendoak ematea.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago