Kandelen gaua

hirinet 2012ko abe. 21a, 09:35

kandelen gauaGaur iluntzeko 19.00etatik aurrera Alde Zaharreko kaleek itxura berezia hartuko dute, kaleetan jarriko diren 15.000 kandela eta 300 argi-zuziei esker.  Modu honetan,iraganean argiztatzeko erabiltzen zen ohitura berreskuratuko dute gasteiztarrek eta Aihotz plaza, Arkupeak, San Migeleko balkoia edo Buruileria plaza bezalako lekuek kutsu magikoa izango dute.

Kandelen Gauari 17:45etan hasiko da Buruileria plazan “Zirku ibiltaria” ikuskizunarekin eta ardo beroaren dastatzearekin.

Eguberrietako edari tipikoaren zaleek beste bi aukera edukiko dituzte ardo beroa edateko, 18:30etan Alameda Markesaren plazan eta ordubete beranduago, 19:30etan Aihotz plazan.

Kandelak, 19.00etan piztuko dira eta orduan ere “La Cremallera Teatre” konpainiaren “Saragatus” musika eta antzerki ikuskizuna hasiko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago