Zer egiten dute gasteiztarrek Gabonetan?... Veronica Fernandez

hirinet 2012ko abe. 28a, 01:00

veronicaGasteiztarrek Gabonak nola bizi dituzten jakin nahi izan du Hirinet-ek. Hori dela eta, galdetegi laburra prestatu dugu eta hiriko lagun batzuk elkarrizketatu ditugu. Gaurkoan, Veronica Fernandez mintzalaguna dugu protagonista.

 

Gabonak, gustuko dituen horietakoa al zara?

Ez, ez ditut gustoko aspalditik, umea izateari utzi nioenetik... batzuek "Grinch" deitzen didate... horrekin dena diot.


Zein izango litzateke zure plan ideala egun hauetan? 

Plan ideala... herrialdetik ateratzea. Askotan bidaiatzen dut egun hauetan, baina oraindik ez naiz atera egun berezietan (oraindik...).


..eta egin ohi duzuna? 

Bada normalean ohikoena egiten dut: familiarekin eta lagunekin elkartzen naiz, eta atsedena hartzeko aprobetxatzen dut.


Gabonetan jaso duzun oparirik bereziena… 

Aspalditik ez dut Gabonetan opari asko jasotzen..eta behartuta direnak ez dira oso originalak ("funtzionalak" dira).


…eta egin duzun bereziena…  

Gabonetan...ziur aski bat ere ez. Urtebetetzeetan edo edozein egunetan opari originalagoak egiten ditut, gusturago egiten ditut eta.


Zer eskatuko diozu urte berriari?

Agian izango da esaldirik famatuenetariko bat, baina pasa dugun urtea baino hobea izatea eskatuko nuke, eta uste dut ez dela oso zaila izango. Aldaketa batzuk bultzatzen bagenituzke eta mundua hobeto egongo balitz askoz hobeto.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago