Zer egiten dute gasteiztarrek Gabonetan?... Ximon

hirinet 2012ko abe. 24a, 01:00

ximonGasteiztarrek Gabonak nola bizi dituzten jakin nahi izan du Hirinet-ek. Hori dela eta, galdetegi laburra prestatu dugu eta hiriko lagun batzuk elkarrizketatu ditugu. Gaurkoan, Ximon dugu protagonista. Ogibidez, irakaslea…. eta mintzalaguntzailea, sukaldaria, Hirineteko kolaboratzailea… Mila saltsatan sartua dago Ximon!

 

Mikel Iriondo ‘Ximon’, mintzalaguntzailea

Gabonak, gustuko dituen horietakoa al zara?


Tira, gabonak gustuko ditut, opor garaia delako, eta kanpora joateko probesten dudalako. gainontzean, gabonak, duten zentzu konbentzionalean, ez ditut batere gustuko. guztiei aurpegi ona jarri beharra, sekula kasurik egiten ez dizun horri "urte berri on" entzutea, derrigorrez egin behar diren opariak, oturuntza lizunak... eta gainera erlijioak duen papera (apostata batentzat tumatxa).


Zein izango litzateke zure plan ideala egun hauetan?

Kanpora joatea. gabonak izaki, akaso gabonak ospatzen ez dituzten lekuren batera. Interesgarria izango litzateke, ere, gabonak ospatzen dituzten lekuren batera joatea, baina "mendebaldeko" zurrunbilo honetatik at (latinoamerikara, esaterako).


..eta egin ohi duzuna?

Saiatzen naiz etxeko "betebeharrak" ekiditen. Normalean ihes egiten dut. besteetan, kanpora joaten naiz.


Gabonetan jaso duzun oparirik bereziena…

Opari materiala? horrek haurtzaro-gaztarora narama. Urteak dira familian tratua egin eta gabonetan batere oparirik jasotzen ez dudana. Hala ere, umetan bizikleta oparitu zidaten eguna daukat buruan grabaturik. Hiru senide ginen eta goizean jaiki orduko egongelan biltzen ginen. Urte horretan hiru bizikleta zeuden gure zain. arreba zaharrarena zuria, nirea gorria, eta arreba gaztearena urdina eta ttipi ttipia. Uaaaaa, nik uste hiru egunean begiak ezin itxi izan nintzela...


…eta egin duzun bereziena…

Kar, kar, kar... 2000. urteari ongietorria nola eman nion. Kanpai hotsek bizarra egiten agurtu ninduten...


Zer eskatuko diozu urte berriari?

Martxan jarraitzea. Badakizu, gauza berri asko egin nahi, eta helburu asko buruan... Geldirik ez egotea, edo inertzia txatxu batean ez sartzea nahikotzat joko nuke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago