‘Eustorma' ekimena, Udal eta Foru Administrazioetako langileen adierazpena herritarrei

hirinet 2012ko abe. 19a, 11:49

CARTEL-MANI-EUSTORMA-EUS-20Dei egiten diegu herritar guztiei zerbitzu publikoen alde mobilizatzeko, eta persona guztientzako behar den eredu social baten alde borrokatzeko


• Udal-administraziorako lanak egiten ditugun langileak gara. Zerbitzu publikoen kalitatearen alde ari gara.


• Gutariko bakoitza harri bat gara ekimen hau irudikatzen duen horman.


• Bat egiten dugu herritarrekin zerbitzu publikoak mantentzen, hobetzen eta garatzen.


• Krisialdi honetan administrazio publikoa ezin da murgildu enplegu-galeraren zurrunbiloan, finantza-merkatuak pozik edukitzearren. Administrazioak ekonomia eta enplegua bultzatu behar ditu.


• Ez da egia dirurik ez dagoenik, dirua egon badago  azpiegitura erraldoiak ordaintzeko, badago Espainiako bankari emateko,… erabil dezatela zerbitzu publikoak garatzeko eta une honetan inoiz baino beharrezkoagoa azaltzen ari zaigun beharrizan sozial baterako, enplegua sortzeko. Hau da: enplegu publikoa sortzeko.


• PPk gobernatzen dituen foru eta udal administrazioek enplegua eta zerbitzu publikoak suntsitzen ari dira: Zerbitzu publikoen galera murrizketen bidez, baldintza prekarioetan eginiko azpikontratazioak eta pertsonal falta, ordezkapenik ez, kaleratzeak,
enpleguaren suntsiketa ekartzen duen lan jardueraren luzapena, gaixo egoteari zigortzea, negoziazio kolektiboan atzerakadak dekretuen bidez…


• Ez dugu hondatzen ikusi nahi Vitoria-Gasteizek orain arte izan duen gizarteeredua, eta hiri-eredua. Aldiz, hobetzea eskatzen dugu.


• Gure lanpostuak eta lanpostu horien baldintzak defendatzen ditugu kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen dutelako. Ez dugu suntsiketarik onartuko.


• EUSTORMA osatzen dugun alderdien aurkako erasoei eta murrizketei erantzun egingo diegu.


DEI EGITEN DIEGU HERRITAR GUZTIEI ZERBITZU PUBLIKOEN ALDE AGERTZEKO, ETA PERTSONA GUZTIENTZAKO BEHAR DEN EREDU SOZIAL BATEN ALDE BORROKATZEKO.


ZERBITZU PUBLIKO ETA KALITATEZKOEN ALDE!!

EMPLEGU SUNTSIKETARIK EZ!!
ZERBITZU PUBLIKOEN GAINETIK… EZ DIRA PASAKO!!!


EUSTORMA, HURRENGO KOMITEEK ETA LANGILEEN BATZORDEEK OSATZEN DUTE: GASTEIZKO UDALA, TUVISA, AMVISA, FCC, ENSANCHE 21, LUIS ARANBURU MUSICA ESKOLA, JOSE URUÑUELA KONTSERBATORIOA,
PERICA, 010, ARABAKO FORU ALDUNDIA, GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA, GAZTERIAREN FORU ERAKUNDEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago