Olaizola II 22, Bengoetxea VII 9

hirinet 2012ko abe. 18a, 08:59

pelotafinalaAurtengo lau t’erdiko txapel preziatua, Aimar Olaizola goizuetarrak jantzi zuen hain ona izan ez zen partida baten ondoren, non Oinatz Bengoetxea leitzarra ez zen gai izan txapelketa honetan erakutsitako maila emateko.

Hasieratik, abantaila handia hartu zion Aimar-ek oso urduri irten zen Oinatz-i, 13-0-ko aldeari ezin izan ziolarik buelta eman. Goizuetarrak goitik behera dominatu zuen partida guztia, erasoan nahi eran aritzeaz gain, defentsan ere izugarrizko maila erakutsi zuelarik.


Aldiz, leitzarra denbora oro goizuetarraren erritmora egokitu ezinean aritu zen, markagailuko aldeak are eta urduriago ipini zuelarik, momentu hauek oso zailak izanik pilotarientzat. Halaber, susperraldi baten ondoren bere kalitatearen zertzelada batzuk ikusteko aukera izan genuen.


Honela, nahiz eta partida borobila izan ez, maila handiko tantoak ikusi genituen, bi pilotarien kalitatearen adierazle. Zorionak bi pilotariei burututako txapelketagatik!


Mikel Villarrolain

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago