'TXIRRIKIZ', Kukubiltxo

hirinet 2012ko abe. 14a, 10:16

kukulbiltxoGasteizko Haur Ikuskizunen IX. erakustaldian Kukubiltxo taldeak 'Txikirriz' ikuskizuna aurkeztuko du.Txirrikiz etorkin gaztea ume batzuengana hurbildu da, jolasteko asmoz. Haietako batek, Pelik, baztertu egiten du eta Tirrikizek, adiskide egin nahian, lanpara miragarri bat eskaintzen dio. Peli lanparaz jabetzen da, baina bereari eusten dio, eta argiaren botereek Fantasiaraino eramango dute. Tamaina handiko txotxongiloak eta animazioa baliatzen ditu familia osoarentzako ikuskizun honek.

Zer? 'Txikirriz', Kukubiltxo

Noiz? Abenduaren 30ean, igandean, 19.00etan

Non? Mendizorrotzako kiroldegian

Iraupena: 60’

Adin egokia: 3 urtetik aurrera

Informazio gehiago HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago