Gorbeia mendira irteera

hirinet 2012ko abe. 13a, 13:28

gorbeiaGasteizko Mintzalagunean tradizioa bihurtu nahi dugu urteko azken egunean Gorbeiaren puntan urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria ematea; gabon zaharreko afaria gosez harrapatzeko … Zatoz!!!

 

 

Zer? Gorbeia mendira irteera

Noiz? Abenduak 31, astelehena goizeko 8:00etan

Non? MENDIZORROTZAko  aparkalekuan (Beti Jai frontoien aurrean)*

*Dinamizatzaileok kotxe pare bat eramango dugu, baina animatzen zaretenon arabera kotxeak antolatu behar dira. Beraz, etortzekoak bazarete bidali mezu bat zuen izen-abizenak, telefonoa eta kotxea eramateko aukerarik izango duzuen zehaztuz naroa@gasteizkomintzalaguna.com edo zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbideetara.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago