Lau t’erdiko finala Ogetan

hirinet 2012ko abenduaren 11

PELOTA-ABUZTUAK-4-1Azken orduko atzerapenik ezean, azkenean igande honetan jokatuko da lau terdiko final handia. Izan ere, lehenik Aimar Olaizolak lepaornoko mina zuela eta atzerapena eskatu zuen, eta jada arazorik ez zegoela zirudienean, Oinatz Bengoetxea birus batek jota gaixotu zen, honek ere aste beteko aplazamendua eskatuz.

Honela, Abenduaren 16an jokatuko dute bi pilotari handi hauek “kaiolako” finala, txapelketa guztian zehar izugarrizko maila erakutsi ondoren, finalean txapel preziatua izango dutelarik jokoan nor baino nor. Nahiz eta jendeak Aimar Olaizola faborito gisa ikusi, Oinatz Bengoetxeak zail jarriko dizkio gauzak, bi pilotari hauekin ikuskizuna ziurtatua dagoelarik.

Ikusleen erantzunari dagokionez, aipatu oso ona izan dela, eta nahiz eta hasiera batean sarreren salmentak erritmo motela izan, badirudi azkenean bete egingo dela Ogeta pilotalekua.

Gauzak horrela, bi pilotariek partidu ona burutzea bakarrik falta zaio lau t’erdiko txapelketa honi amaiera ezin hobea izateko. Hala bedi!


Egilea: Mikel Villarrolain

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago