Modu honetan, igandean berokia eta eskularruak jantzi eta kalera irteteko eguna da, lasterkari guztiei animatu eta guztion artean gure hiriko karrikak betetzeko. Mota honetako lasterketak, ia denon etxe aurretik igarotzen direlarik, ez dago inolako aitzakiarik kalera ez ateratzeko.
Hona hemen lasterketaren ibilbidea:

Egilea: Mikel Villarrolain
Iritsi da beste behin ere urteroko zita garrantzitsu eta ospetsua, igande honetan, hilak 16, ilusioz beteriko milaka korrikalari izango dira Mendizorrotzako irteera puntuan. Izan ere, antolatzaileen esanetan, aurten parte hartzaile errekorra espero dute 3600 lasterkariren zifrara iritsiz. Honela, korrikalari bakoitzak bere erronka propioa izango duen arren, batez ere Gasteizko kaleez, giroaz, kirolaz eta jendearen animoez gozatzeko egun paregabea da.