Lehiaketaren helburua sormena bultzatzea da eta honen bitartez, gazteen ikuspegia erakutsi nahi da. Aurtengo proposamena hiriaren ingurukoa da: "gustuko dudan hiria, hiri posiblea eta biztanleen bidez hiria eraikitzeko moduak". Zehazki, edizio honen gaia hurrengoa izan da: “Vitoria- Gasteiz, hiri gaztea? Hiriaren gaineko gazte begiradak”.
Lau obra izan dira lehiaketaren irabazleak: Nuestra visión sobre la ciudad, Iñigo Graseet Saez de Buruagak egindakoa; Las cuatro torres, Selene Ibarra Jimenezek eta Joseba Mirena Iparaguirre Delgadok egindakoa; The city never sleeps, Elena Santamaría Alfonsok egindakoa; eta Ciudad aplana la persona, Oscar Cabrerizo Nietok egindakoa.
Ekitaldi honen antolatzailea Gasteizko Udalaren Gazteria Saila izan da, Montehermoso Kulturunearen laguntzaz. Erakusketa hau azaroaren 28tik urtarrilaren 11ra egongo da ikusgai Montehermoso jauregian.