Azaroaren 14ko greba, mobilizazioak eta zerbitzu minimoak

hirinet 2012ko aza. 13a, 11:01

GREBA-PAZAzaroaren 14an urteko hirugarren greba orokorra izango da. Oraingoan, CCOOk eta UGT deitu dute lanuztera, beste hainbat erakunde eta sindikaturen babesarekin. Deialdia Europako hainbat herrialdera iritsi da, CES Europako Sindikatuen Konfederazioak egun horretan protestak antolatzea erabaki baitu. Irailaren 26ko greba orokorrean ez bezala, ELAk eta LABek ez dute mobilizatzera deitu.

Izan ere, aipatutako erakunde sindikalak ez dira lanuztera deitu duten bakarrik. ESK, CNT eta CGTk azaroaren 14a baliatu nahi dute murrizketen aurka kalera ateratzeko, baina euren kasa egingo dute. UGTk eta CCOOk egindako deialdiari ez diote babesik eman, eta euren protestak iragarri dituzte, bi horien “helburuekin” bat ez datozelako. Haien arabera, krisiari aurre egiteko bide bakarra da mobilizazioa, eta garrantzitsua da Europa osorako egindako deia aprobetxatzea, «etorkizun duin baten alde».

Goiz eta arratsaldez izango dira mobilizazioak bihar Gasteizen. CCOO eta UGT sindikatuenak, Europa jauregitik 12:00etan, eta Andra Mari Zuritik 17:30ean izango dira. ESK, CNT eta CGT-ek, aldiz, Otxanda dorretik abiatuko dira 11:00etan eta 19:00etan Correos enparantzan elkartuko dira- 

Zerbitzu minimoei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak irailaren 26ko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak mantendu ditu biharko. Garraioetan %30eko zerbitzuak jarri ditu; gasolina zerbitzuguneetan ere hori izango da gutxienekoa. Erietxe eta osasun etxeetan, berriz, jaiegunetan egon ohi diren langile kopurua izango da. Hezkuntzan, ikasleei sarrera bermatu ahal izateko, langile batek joan beharko du gutxienez, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan, haurtzaindegietan eta unibertsitatean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide