Besarka

hirinet 2012ko aza. 9a, 10:21

(JM zuhaitz-besarkatzaileari)


Besarka-MARTIN-REZOLAHaltzak ez du bihotzik

ezta ezkurrak morkotsik.

Maite itsuak elkartu ditu

pagoa ta haritza zoroki.

 


Mendian gora haritza,

hari besarka pagoa.

Hego-haizea indarka,

ta orbela gora-goraka.

 


Pagoaren laztan zitala,

pitoi suge baten gisala.

Hortik txit atarramendu txarra

bortizki hertsatu ahala.

 


Amodioa zoin den zoroa

mundu guztiak badaki.

Maiteño bi horiei, alta,

axola gutxi iduriz.

 


Quercus ta Fagus izanik ere,

Darwin, Mendel… berdin zaie.

Elkarrekin baldinbaitere,

batak bestea ito arte.

 


Egilea: Martin Rezola

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago