World Press Photo erakusketa, euskarazko azalpenik gabe

hirinet 2012ko azaroaren 5a

 

world-press-photo-1

Urtero bezala, Periscopio ekimenak fotokazetaritzako munduko irudi garrantzitsuenak ekarri ditu hirira, izan ere, fotokazetaritza arloan egiten den erakusketarik garrantzitsuena, 'World Press Photo' Eskoriatza-Eskibel Jauregian dago, azaroaren 13ra arte.

Epamahai independiente batek aukeratutako 2011ko argazkirik onenak ikus daitezke bertan. Ohi denez, argazkiak azaltzeko kartel txikiak daude irudi bakoitzaren alboan, baina aurten, aurreko edizioetan ez bezala, soilik gazteleraz eta ingelesaz irakur daitezke zehaztasun hauek. Antza denez, aurten %83ko murrizketa jasan du ekimenak eta bi dira bakarrik eskainiko dituen erakusketak. Zalantzarik gabe, hondamendi honetan euskara erabat kaltetua izan da.

 

 

world-press-photo-2

 

 

Irudiak: gasteizen.com

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago