Parrillada Rock, Hala Bedi irratiaren musika jaialdia

hirinet 2012ko aza. 2a, 09:52
2parrilla-rock3-txikiUrte batzuk dira Irrati Gasteizko irrati libreak gaztetxean rock jaialdia antolatzeari ekin ziola. Ekainean izaten zen hitzordu hura azaroren 10ean datorkigu aurten, Irratiaren parrilla edo programazio berriaren aurkezpenarekin batera.

 

Eguerdian hasiko da egitaraua Hala Bedi tabernan. 13:30ean irratiaren parrilla berriaren aurkezpena egingo da eta orduantxe izango da eguneko lehenengo musika hitzordua:


Joseba B. Lenoir proiektu ugaritan ibili den eta dabilen gitarrajolea da. Sexty Sexersen hasi eta Sumisión City Blues, Izaki Gardenak eta Max Gamuza taldeetan jotzen du gau egun. Bakarkako ekimenean ikusi ahal izango dugu marianitoaren orduan. Gozatu eta musikan barneratzeko moduko kontzertua.



Bazkalondoan kuluxka txiki bat egin eta Gaztetxean jarraituko dugu kontzertu maratoia. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta gauerdira arte sei talde gasteiztar pasatuko dira taulagainetik:


Viva Bazooka izango da lehena. Urte hasieran sorturiko biko instrumentala da. Bateria erritmo bortitzak gitarra indartsuz lagundurik, larunbateko siestatik esnatu eta jaialdiari hasiera emateko aproposa.

{youtube}FvDQdX0xLqs{/youtube}

 

 


La Doggy Partyk hiruko gasteiztarrak estreinatu berri duten 'antes del amanecer' laneko kantuak aurkeztuko dizkigute. Euren musikak Capsula edo El Columpio Asesino ekar ditzake burura, Rock-a, Post-punk-a...

 

Libek hainbat taldetan hartu du parte bakarkako proiektu honi forma eman baino lehen. Neubat-en eta Sorkunekin teklatuak jo eta kantatzen aritu ondoren, musikari lagunekin osatu du bere bakarkako abestiak aurkezteko taldea. Teklatuak, ahots ederra eta erritmo sendoak.

 


Izaki Gardenak Sexty Sexers, Akatu, Khous edo Neubat taldeetan aritutako musikariez  osaturiko taldea da, Jon Basagurenen bakarkako kantuak janzteko asmoz. Argitaratu berri duten Itsasargiak diskoa aurkeztuko dute; amerikar kutsuko kantuak; rock-a, country-a, pop-a.



{youtube}jT0fVoS-5tE{/youtube}

 


 

Pájaro1 Pájaro2 bikoak bere musika bitxi bezain gomendagarria eskainiko du jaialdiaren azken txanpan. Bateria, gitarra, teklatuak, oinarri programatuak... musika eder eta hipnotikoa.



Eta jaialdiari bukaera emateko Nublia taldea izango dugu. Rock klasikoa, sikodelia ukitua eta eguneko azken bidaia sonikoa beraien esku!


 

2parrilla-rock3-web

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide