Bertxoko 2012 sariketa

Euskararen Agenda 2012ko urriaren 31

Gazteen arteko bertso sariketa da BERTXOKO. Egun, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker dago martxan. Aurten Murgian, Araian eta Laudion izango dira kanporaketak eta finala Gasteizen Azaroaren 29an.

 

Kanporaketak:

 

  • AZAROAren 9an, ostiralean, 19.30ean MURGIAko gaztetxean
  • AZAROAren 16an, ostiralean, 19.30ean ARAIAko gaztetxean
  • AZAROAren 23an, ostiralean, 19.30ean LAUDIOko gaztetxean

Finala: AZAROAren 29an, ostegunean, 22.30ean GASTEIZKO GAZTETXEAN

Informazio gehiago: HEMEN

 

 

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa  martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare  elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.
Geroztik, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago