‘Artearen beharra’ aldarrikatuko duen ekimen parte-hartzailea antolatuko du Artium-ek Santu Guztien zubian

hirinet 2012ko urr. 30a, 13:38

artium artearen beharraDatorren ostegunean hasiera izango duen Santu Guztien zubian Gasteizen geratuko direnentzako ekimena aurkeztu du Artium zentro-museoak. ‘Artearen beharra’ izenburupean Grey Flag proiektuan Laurina Paperina eta Artemio artistek darabilten burezurra erabiliko du museoak baliabide gisa, bisitariek artearen eta kulturaren aldeko ekimenetan parte hartzeko.

Parte hartzaileek beren burezurrak diseinatu eta/edo testu bat idatzi beharko dute eta azken hauek ARTIUMen «artearen beharra» aldarrikatuko duen manifestazio isil baten kide izango dira. Museoa zabalik egongo da zubiko egun guztietan eta proposamenean parte hartuko duten bisitariek «Zuk nahi duzuna» tarifa izango dute, hau da, beraiek erabakiko dute ordaindu ala ez eta zenbat. Horrez gain, ARTIUMek okasio horretarako diseinatu dituen elastikoetan beherapen bat izango dute. Gainera, familiarekin datozenek aztarna joko batean parte hartzeko aukera izango dute, eta beraientzat egokitutako artium-azaroak-ekimenamaterialak eta lanerako guneak izango dituzte. Horrela, txikienek ere museoa bisitatuz eta artearen eta kulturaren aldeko ekimenetan parte hatuz gozatu ahal izango dute.

Horrez gain, parte hartu nahi baina etorri ezin direnek, bere burezurra museo@artium.org helbidera edota ARTIUMen gizarte sareetara (#theneedforart @ArtiumVitoria) bidali ahal izango dute The Need for Art gaiarekin. Zentro-Museoak gizarte sareak gainezka bete nahi ditu eta bisitariek egingo dituzten irudiak eta testuak bilduko dituen liburuxka bat argitaratu.

 


Santu Guztien zubia. ARTEAREN BEHARRA

Zer? Grey Flag proiektuarekin loturiko jarduera

Noiz? Azaroaren 1etik, osteguna, 4ra, igandea 11:00etatik 21:00etara

Non? Artium zentro-museoan

Informazioa gehiago HEMEN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide