Hala Bedi Irratiaren programazio berriaren aurkezpena

hirinet 2012ko urr. 29a, 16:48

halabediIkasturte berria hasi da eta Hala Bedi irratiko parrilla berria ere ate joka daukagu. Aspaldiko urteotan pilatutako eskarmentuak fruituak ematen ditu eta horren adibide da Zebrabidea; Gasteizen sortutako irratsaioari Euskal Herriko herrialde ezberdinetako hainbat irrati batu zaizkio azken urteotan. Era berean, irrati horien arteko elkarlanak kide berri bat ekarri du gurera: Info7 irratia. Arratsaldeko euskarazko magazina 4 irratiren artean egiten dugu, beraz: aipatutako Info7 (Euskal Herria), Antxeta (Txingudi), Tas-Tas (Bilbo) eta Hala Bedi (Araba) irratiak. Astelehenetik ostiralera: 16etatik 18etara emisio nazionala eta 18etatik 19etara tarte lokala.

Aurtengo nobedadeen artean, nabarmentzekoa da Hara Ba! Gasteizko campuseko ikasleek hezkuntzari eta unibertsitateko ikasle mugimenduari buruz eginiko irratsaioa. Astelehenero izango dugu entzungai arratsaldeko zazpietatik zortzietara.

Bestalde, Jazz Aleak jazz musikari buruzko euskarazko irratsaioa ere aurkeztu nahi dugu, asteazkenero arratsaldeko hiruretatik lauretara.

Horrekin batera, La Malet (a) Fónica ere izango dugu, Hala Bedi irratiko kide beteranoen eskutik; musika irratsaio berezia izango da hau. Igandero 21etatik 22etara. Iazko apustuak ere bere horretan mantendu ditugu aurten. Horien artean, El Quid de la Cuestión eztabaida saioa izango dugu astelehenero, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera eta igandero hamaika eta erdietatik aurrera, gaurkotasun handiko gaiak landuko dituena. Irratiaren ibilbideari jarraiki, ahots ezberdinak entzun ahalko dira, beti ere gai ezberdinetan aditu direnen ahotsetan.

El Puente de Mostar irratsaioak bere ordutegiari eutsiko dio; igandeetan, goizeko hamaiketan eta ordu erdiko tartean, gaurkotasunari helduko diote Arabako gaixo mentalen elkarteko kideek. Elkartearen ekimenez sortutako irratsaioa da eta gaixoak errehabilitazioan eta jendarteratzean laguntzea du helburu.

Eta irratiko klasikoa: Suelta la Olla. Goizetako magazina ere egunero izango dugu entzungai, Eguzki (Iruñea), Tas-Tas (Bilbo) eta Hala Bedi (Araba) irratien eskutik.

Horiek guztiak eta gehiago entzun ahalko dituzue Gasteizko 107.4 frekuentzian, Errioxako 107.7an, Aiaraldeko 96.5ean eta, nola ez, guztien eskura www.halabedi.org webgunean.

Aipatutako irratsaioei buruz zein bestelakoei buruz elkarrizketarik nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan.

Harremanetarako:

Miryan Irastorza: 653 720 170

hbiprogramazioa@gmail.com 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide