‘Nik ere itxi nuen’, Garoñaren itxiera ospatzeko jaialdia

hirinet 2012ko aza. 9a, 09:51

GARONA-nik-ere-garona-itxi-Garoñako zentral nuklearrak datorren urteko uztailaren 6an itxiko ditu ateak, azken informazioan arabera. Bihar, larunbata, Araba Garoñarik Gabe herri ekimenak itxiera ospatuko du eta ‘Nik ere Garoña itxi nuen’ lelodun jaialdia antolatu du. Plataformaren esanetan “Garoña guztion artean” itxi dugu, “urte askotako mobilizazioak eta borrokak” emaitzak eman dituzte eta orain ospatzeko garaia iritsi da, “garaipena gurea delako”.

Jaia 20:00etan hasiko da Buruileria Plazan egingo den ekitaldiarekin, ondoren ospakizunak Aiztogile kalera zabalduko dira. Musika, antzerkia eta txistulariak egongo dira, besteak beste; brindis bat ere egingo da 43 urteren ondoren iritsi den itxieraren alde.

Araba Garoñarik Gabe plataformak azaldu duen moduan, Espainiako Gobernuak ordainduko du 2013ko uztailaren 6tik aurrera egingo den Garoñaren eraispena. Alberto Frias plataformako bozeramaileak salatu duenez “herritar guztien diruarekin egingo da eraispena”, eta ez zentrala kudeatu duten Iberdrola eta Endesa enpresen diruarekin. Horrez gain, Garoñako zentral nuklearra ixteko “arrazoi faltsuak” erabiltzen ari direla salatu du plataformak. Ixteko arrazoi nagusia “segurtasunik eza” eta Europak ezarritako baldintzak betetzeko egin beharreko inbertsioak direla nabarmendu du Alberto Frias plataforma horretako bozeramaileak.

garona-itxi

 

 

Iturria: gasteizen.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide