Azaroa hotz, negua motz; azaroa bero, negua gero (Azaroa batez ere (eta urriaren amaiera)

hirinet 2012ko urr. 23a, 12:32

aries

 

ARIESGARAI

Martxoak 21 – apirilak 21

.naulipsi etsebniah  utarigeb zE

taurus

 

 

TAUROGOITI

Apirilak 22 – maiatzak 21

Aprobetxatu ezazu orain eta parte hartu eta manifestazio, mobilizazio, elkarretaratze, protesta ekintza, eserialdi, aldarrikapen ludiko, hitzaldi subertsibo, tweet iraultzaile... gehienetan! Agian datorren udazkenean ez duzu aukera hori izango. Espainiar Gobernuaraen Madrilgo delekatuak manifestazio eskubidea “modulatzeko” proposamena egin du. Badakizu... ez ezazu orain aukera galdu!



 

 

gGemini.svg

 

GEMINIZKETA

Maiatzak 22 – ekainak 21

Ez zaitez koadrilako ryanair laguna izan. Zergaitik ez duzu aurreragorako erregaia gordetzen?

Cancer.svg

 

 

KANTZERAUNDIARENA

Ekainak 22 – uztailak 22

És que els tens enveja als catalans? Si us plau! Ells NO tenen Hirinet!

184px-Leo.svg

 

LEOPERURENA

Uztailak 23 – abuztuak 22

Zerbait ezinezko bilakatzeko, ezinezkoa dela sinistaraztea (edo sinistea) da lehen baldintza, norbaitek noizbait nonbait esan duenez. Beraz... zure buruari ezinezkoa dela esaten jarraituko diozu? Agian ez da posible, baina ez ezazu zuk ezinezko bihurtu. Yeah!

Virgo.svg

 

VIRGOYENA

Abuztuak 23 – irailak 23

 

Zenbat aldiz galdetu diozu zure buruari zein ote den Bizitzaren Zentzua? Zenbatetan bilatu duzu han eta hemen, egarriz, Bizitzaraen Zentzu hori? Bada, albiste txar bat: ez duzu inoiz aurkituko. Bizitzaren zentzua ez da zu jaio baino lehenagotik nonbaiten izkutatuta dagoen zerbait harrapezina, zuk zure bizitzari ematen diozun opari bat baizik. Eta hori... oso albiste ona da!


Libra.svg

 

LIBRAZABAL

Irailak 23 – Urriak 22

Bizitzea etorkizuneko oroitzapenak eraikitzea dela esaten dute. Baina zuk, agian, etorkizuneko oroitzapenak eraikitzen jarraitu baino, iraganak utzi dizkizun oroitzapenak eraitsi behar dituzu, lurreratu edo, nahiago baduzu, dinamitatu. Puuuum! Pikutara! Ikuspuntu askotatik idatzi daiteke iragana, eta agian zuk ez duzu gehien komeni zaizuna aukeratu, ez da?

214px-Scorpio.svg


 

ESKORPIOKORTABARRIA

Urriak 23 – azaroak 22

Estratosferatik salto egin du parakaidista austriarrak baino jauzi estratosferikoagoa egingo duzu zuk udazken honetan. Ondo ireki paraxuta eta... jump!


235px-Sagittarius.svg

 

SAGITONDO

Azaroak 23 – abenduak 22

Julietak gogoeta hauxe egin zuen Romeori buruz:

"Arrosak, beste izen bat izango balu ere, usain atsegin bera emango luke”. Izenak baino, izanak izango du zuretzat garrantzia udazken honetan.

246px-Capricorn.svg

 

KAPRIKORNITEGI

Abenduak 23 – urtarrilak 20

 

Ondo ikasi: ez da krisia esaten. Orain, Krise esaten da, aleman doinuarekin. Danke!


350px-Aquarius.svg

 

AKUABARRI

Urtarilak 21 – otsailak 19

Behin baino gehiagotan, loteria jokatu duzunean, ametsetan hasi zara. Etxe paregabe bat eraikiko zenuke, familia eta lagunak lagunduko zenituzke, munduan zehar bidaiatuko zinateke... Hemendik aurrera, murriztu itzazu zure ametsak: sariaren %20a zergetan ordaindu behar izango duzu. Eta, bestela, kasu egin Adam Smith ekonomilariari: zenbat eta loteria gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago galtzeko...

189px-Pisces.svg

 

PISZIBURU

Otsailak 20 – Martxoak 20

Bai, arrazoi osoa daukazu: behar baino lehenago jaiotzen diren umeak bezalakoa da udazkena Gasteizen. Goiztiarra. Halabeharrezkoa.
Konturatzerako, uda album batean gorde duzu eta JPG-z jantzitako oroitzapen bat da.

Amore eman behar izan duten hostoak zure oinekin nahasten direnean... orduantxe konturatzen zara:

Ezin duzu denbora gelditu.

Udazkena da Gasteizen eta erlojuari berriro giltza emango diozu.
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide