Araban EAJ garaile eta EH Bildu bigarren indarra izan da

hirinet 2012ko urr. 22a, 09:42

HAUTESKUNDEAK-GRAFIKA-OROKOIñigo Urkulluren alderdia garaile atera zen atzo ospatu ziren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan eta botoen %34,64 baino gehiago jasota (383.565 boto) 27 legebiltzarkide izango ditu. EH Bildu, 276.989 botoekin, bigarren indarra bilakatu da, (%25,00) eta 21 izango dira bere legebiltzarkideak.  PSE-EEk botoen %19,13arekin (211.939 boto) 16 eskuratu ditu, PPk, berriz, 10 kide, botoen %11,73arekin (129.907 boto). Azkenik, UPDk eserleku bakarra lortu du, botoen %1,94arekin. (21.492 boto).

Araban EAJ ere atera da garaile eta zazpi dira lortu dituen legebiltzarkideak. EH Bildu indartsu sartu da Araban, PSEren aurretik, sei parlamentari eskuratuta. Horrela, PSE-EEk lehen indarra izateari utzi dio Araban, bederatzi legebiltzarkidetik seira jaitsita. PPk bost legebiltzarkide eskuratu ditu eta UPDk mantendu egin du legebiltzarkide bakarra. Azken horrek Eusko Legebiltzarrean izango duen ordezkari bakarra izango da Arabakoa.

Araban parte hartzea %64,64koa izan da, aurreko hauteskundeetako datuen pareko.

 

hauteskundeak-arabako-emait

Araban

EAJ: 40.018 (7 LEGEBILTZARKIDE)

EH BILDU: 34.122 (6 LEGEBILTZARKIDE)

PSE-EE: 30.267  (6LEGEBILTZARKIDE)

PP: 29.303 (5 LEGEBILTZARKIDE)

UPD: 5.435 (LEGEBILTZARKIDE 1)

IU-LV: 4.570

EQUO: 4.274

EB: 2.484

Eb-Az: 2.305

PACMA/ATTKA: 666

PUM+J: 635

PH: 221

UCE: 154

ONGI ETORRI: 100

PYC: 59


Gasteiz 

EAJ: 25.797  
PSE: 24.756  
PP: 23.921    
EH BILDU: 22.263  
UPD: 4.659

IU-LV: 3.702

EQUO: 3.696

Eb-Az: 1.885

EB: 1.867

PUM+J: 563

PACMA/ATTKA: 534

PH: 194

UCE: 193

ONGI ETORRI: 76

PYC: 52

 

Informazio eta datu gehiago HEMEN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide