Gasteizko Euskalgintzak Udal Euskara Kontseilua agortutzat jotzen du eta bertan parte hartzeari uko egiten dio

hirinet 2012ko urr. 18a, 18:56
eman-euskarari-berea

Idazki hau sinatzen dugun taldeon ustez Udal Euskara Kontseiluak ez du balio ez funtsezko eztabaidak bideratzeko; ez hartzen diren erabakiak betetzen direla bermatzeko; ez egokitzapenak (izan helburuetan, izan aurrekontuetan) adosteko. Beraz, ez diogu zentzurik ikusten bertan jarraitzeari ez baita tresna baliagarria ez euskara zerbitzuaren lana errazteko ezta euskalgintzaren beharrak asetzeko ere.

Ez dugu zalantzan jartzen Gasteizek normalizazio plan bat baduela ezta plan hori diseinatzeko eta aplikatzeko Euskara Kontseilu bat behar duela ere. Are gutxiago euskara zerbitzuaren eraginkortasuna eta erabakitakoa aurrera eramateko prestutasuna. Baina, gobernuak hartu duen jarrerarekin, ez EBPN,  ez Udal Kontseiluak ez dira tresna egokiak.


Oraingoz eta Udalak zer erabakitzen duen ikusi arte, Euskara Kontseilu hau agortutzat jotzen dugu eta bertan parte hartzeari uko egiten diogu.  Hemendik aurrera ere Udalarekiko gure konpromiso guztiak betetzen jarraituko dugu, horretarako Euskara zerbitzuarekin dugun elkarlana eta harremana bere horretan mantenduz eta beharrezkoa denean areagotuz. Era berean, erabaki honek ez ditu Gasteizko Euskalgintzak garatzen dituen proiektuak oztopatuko; euskararen normalizazioa helburu Gasteizko Euskalgintzako eragileok herritarrokin hartutako konpromisoak betetzeko ilusioz jarraituko baitugu lanean.


 

Informazio gehiago HEMEN

 


IKA - AEK– Udaberria – Hegoalde – GEU – Zabalgana Batuz - Euskharan – Arabako Bertsozale Elkartea – Orhum Zine Forum – Euskal Herrian Euskaraz



Eman euskarari berea 

Errespetatu eragileon lana 

Entzun euskaldunoi 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide