Arabatik Mundura, Nazioarteko lankidetzarako II. arabar foroa

hirinet 2012ko urr. 15a, 12:39

ongdeeuskadi

Pasa den ekainean Araban ospatutako lehenengo edizioari jarraipena emanez, Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundeak ARABATIK MUNDURA nazioarteko lankidetzarako II. arabar foroa antolatu du urriak 16-an, Gasteizko Montehermoso Kulturunean (Ortuño aretoa), 18.00tik 20.00ra. 17.00tik aurrera mahai informatiboak egongo dira.

Foro hau urriaren 17an ospatuko den Pobreziaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ekimenen artean martxan jarri da, deialdi bat non mundu mailan zenbait erakundek salaketa mezu sendo hau luzatzen dugun: desberdintasunarekin eta pobreziarekin amaitzea borondate politiko kontu bat da. Hori lortzeko neurri zehatzak martxan jartzeko bada garaia.

 

arabatik-mundura

 

 

Informazio gehiago HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago