PROPOSATU zure HAUTAGAIAK HEMEN eta bidali euskaraba@euskaraba.com helbidera.
Hautagai proposamenak bidaltzen dutenen artean liburu sorta eder baten zozketa egingo da.
IRABAZLE SARIA: LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua.
HAUTATUEN SARIA: LAZARRAGA arabar poetaren eskuizkribua oinarri duten 15 litografia eder.
Sari emate ekitaldia, BIBAT Museoan izango da, azaroaren 30ean
ERAKUNDE SARIAK
Hizkuntza paisaia etiketatzea: erakundearen barruan euskara hobeki eta presentzia handiagoz erabiltzeagatik.
Kontratazio eta barne dokumentazioa: erabiltzen den mota guztietako dokumentazioan euskararen presentzia eta ohiko erabilera bermatzeagatik. - Jarduera nabarmena egitea: Bere ingurunean euskararen normalizaziorako ekintzaren bat egiteagatik
Euskara kanpoko harremanetan erabiltzea: Idatzizko jakinarazpenetan, ahozko komunikazioan eta jendearen tzako arretan, publizitatean eta erakundeaz kanpoko komunikazioan egin den merkataritza sustapenean euskararen presentzia bermatzeagatik.
PERTSONA SARIAK
Euskararen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua: Ekintza aipagarriren bat egiteagatik, hau da, ematen den hizkuntza zerbitzuan aldaketa bat egiteagatik.
ErakundeeK eta pertsonek Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian gizarte eta ekonomia esparruan euskararen normalizaziorako egin duten lan saritzea da, horrela hizkuntza normalizazioaren arloan egindako lanaren aldeko gizarte eta erakunde ezagutza gauzatuko da.