Eusko Legebiltzarrerako Arabako hautagaiei elkarrizketak

hirinet 2012ko urr. 11a, 09:45

hauteskundeakHirinet-ek Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako aurkeztuko diren alderdi eta talde politikoen programa ezagutu nahi izan du. Horretarako, hiru galdera prestatu eta hauek erantzuteko gonbita luzatu die Arabako hautagai-zerrenda guztiei. Gehienek gogoz onartu dute. Gutxi batzuek, PSE-EE-k esaterako, gure gonbita errefusatu behar izan dute, ez baitute euskaraz hitz egiten duen hautagairik. Hurrengo egunotan elkarrizketa guzti hauek jasotzen dituzten bideoak aurkeztuko dizkizuegu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago