Pasa den irailaren 18an Bilbon ospatu zen epaiketan, enpresa batzordeak Celsa taldeko enpresak martxan jarri zuen espediente hau baliogabetzeko eskakizuna egin zuen. Auzitegi Nagusiaren erabaki honekin, kanporatuak izan ziren 178 langileak onartu behar izango ditu Laminaciones Arreguik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Laminaciones Arregui enpresak ezarri zuen enplegua erregulatzeko espedientea baliogabetu egin du, bere esanetan, grebarako eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubideak urratzen dituelako.