Ondoren, urritik ekainera bitartean GEU elkartearen ekimena den Gasteizko Irakurle Klubak proposatzen dizuen irakurketen egitaraua aurkeztu zuen programaren koordinatzailea Iban Zaldua idazleak. Harkaitz Canoren ‘Twist’, Alice Munroren ‘Zorion handiegia’, Katherine Mansfielden ‘Ipuin hautatuak’ edo Rikardo Arregiren ‘Bitan esan beharra’ dira, besteak beste, aurten aztertuko diren lanak. Asmoa, liburuak irakurtzea eta hauetaz hitz egitea izango da, hots, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea. Gonbidatuta zaude!
Egitaraua HEMEN


Atzo Gasteizko Irakurle Klubak 2012/13 egitaraua aurkeztu zuen Florida parkeko Kultura Etxean. Aurtengo programazioari hasiera emateko luxuzko gonbidatua izan zuen, izan ere, Mikel Elorzak ‘LP bat poema’ hitzaldia eskaini zien bertaratu ziren lagunei. Poesia eta musikaren arteko lotura estuari buruzko hausnarketa interesgarria egin zuen Elorzak.