Bost hamarkadatan artearen adierazpide anitzak jorratu dituen artistak esan bezala, "telebista pantaila matxuratzen denean agertzen den kolore aberastasun ikaragarria da karteleko irudiaren oinarria". Azken aldian irudi horietan oinarrituta egiten ditu collage lanak. Izan ere, kartel "moderno bat teknika berri batekin egiteko" aukera bezala ikusi zuela Gerediagaren proposamena esan du Basterretxeak.

Aurten abenduaren 6tik 9ra burutuko da azoka eta iaz baino egun bat gutxiago iraungo du:. Aiert Goenagaren esanetan, "krisi ekonomikoak guri ere eragin digu, eta ezin dugu bost eguneko azoka baten aldeko apustua egin kalitatean galduko genuelako. Kalitatean galdu aurretik hobe da egun gutxiago egin".
Argazkiak: Txelu Angoitia. Gerediaga Elkartea
Nestor Basterretxea artista bermeotarraren artelanak iragarriko du aurten Durangoko Liburu eta Disko azoka. Azken urteetan egin ohi duten kartel lehiaketa alboratu eta oraingoan Durangoko azokaren kartela artista bati enkargatzeko hautua egin du Gerediaga elkarteak. Basterretxeak eta Aiert Goenaga azokaren zuzendariak kartelaren aurkezpena egin zuten atzo San Agustin kulturgunean.