'Bypass' pelikula

hirinet 2012ko urr. 3a, 09:44
bypass kartelaEz dugu sarritan izaten zinemetan pelikulak euskaraz ikusteko aukera, eta are gutxiagotan ikusten ditugu Euskal Herrian eta euskaraz grabatutako filmak zinemetan. Baina urriaren 11n ezohiko aukera horietako batez gozatzeko aukera izango dugu; izan ere, Bypass pelikula Euskal Herriko aretoetan estreinatuko da.

Albiste bikaina da komedia hau joan zen astean Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera izan ez genuenontzat. Patxo Telleria aktore, umorista eta gidoilari ezagunaren lan honek Gorka Otxoa (Goenkale, Vaya Semanita, Pagafantas) eta Barbara Goenaga (Goenkale, Izarren Argia) ditu protagonista, eta zinema-aretoa barre-algaraz bete omen zuen Zinemaldian.

LABURPENA: Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan bizi da neskalagunarekin (Barbara Goenaga). Egun batean, Maria (Sara Cózar), bere adiskide bat, hilzorian dagoela eta berarekin maiteminduta dagoela esaten diote. Orduan, Xabik erabakitzen du Mariari maite duela esatea, bere lagunaren azken egunak gozoagoak izan daitezen. Baina kontua da ezusteko albiste horri esker Mariak ustekabean sendatzea lortzen duela eta Xabirekin harreman formala izan nahi duela. Medikuek Xabiri esan diote edozein albiste txar hilgarria izan daitekeela Mariarentzat, eta, orduan, harekin maiteminduta dagoen itxurak egiten jarraitzea erabakitzen du.


FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Bypass

Urtea: 2012

Iraupena: 98 min

Zuzendariak: Aitor Mazo, Patxo Telleria

Gidoia: Patxo Telleria

Aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cózar, Mikel Losada, Itziar Atienza, Aitor Mazo, Unax Ugalde

Generoa: Komedia / Komedia erromantikoa


TRAILERRA

 

Regi Larrucea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide