Erabiltzaileen literatur proposamenak

hirinet 2012ko urr. 1a, 10:37

 

 

LIBURUAK-ZOZKETAwenZuetako batzuek zuen euskarazko libururik gogokoena zein den azaldu diguzue. Gure proposamen honetan parte hartzeagatik zozketatu ditugun bi liburuen irabazlea Gregoria Martinez Urarte dugu. Zorionak Gregoria! Eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!

 

Hona hemen zuen literatur proposamenak:

twist‘Twist’, Harkaitz Cano

Iñaki Larrañaga: “Nik Harkaitz Canoren ‘Twist’ eleberria irakurri berri dut. Istorioa ez ezik, pertsonaien barne munduen azterketa ia kirurgikoa da gehien gustatu zaidana. Canok jostarratza behar den lekuan jartzen du, minik eman gabe bizitzako samin intimoak zer diren kontatzeko. Biziki gomendatzen dut”.

 

 

antzararen‘Antzararen bidea’, Jokin Muñoz

Xabier Rico: “Gerra Zibilaren garaiko giroa eta oraingoa korapilatzen dira kontakizun harrigarri batean. Iraganaren bila joateko jakniminak zer ekar dezake? Donostian eta Nafarroako Erriberan kokatua dago.”

Saioa: “Astiro-astiro irakurtzeko eta gozatzeko liburua da: hitzak oso ongi hautatzen ditu idazleak, pertsonaien ñabardurak erakusteko, eta irakurketa atsegina da”.



ni veraNi,Vera’, Itxaso Martín Zapirain

Gregoria Martinez Urarte: “Zoramena zertan datzan jakiteko. Oso gomendagarria benetan”.

 

 

 

 

 

narrazioak‘Narrazioak’, Joseba Sarrionandia

Manu: “Euskal literaturarekin lotu ninduen liburua”.

 

 

 

 


bilbao newyok‘Bilbao - New York – Bilbao’, Kirmen Uribe eta ‘Lekuak’, Bernardo Atxaga

Joseba Ruiz Molinuevo: “Ez dakit gogokoenak diren, baina irakurri ditudan bi azkenekin benetan disfrutatu egin dut”.

 

 

 


nora ez dakizun hori‘Nora ez dakizun hori’, Irati Jimenez

Arantza Hernandez: “Maitasunezko istorioa izateaz gain, ezinezko pertsonaiak agertzen dira nobela honetan. Mundu fantastiko batean murgilduko zarete!”.

 

 

 

pantaleon-badoa‘Pantaleon badoa’, Patxi Zubizarreta

Aranzazu Gracianteparaluceta: “Mundu ezberdina azaltzen du. ‘Printze txikia’ modukoa, sentsibilitate osorik  edonork irakurtzeko.  Zorionak Patxi Zubizarreta!

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago