'Fracking. Apustu arriskutsua' monografikoa aurkeztu du Fracking Ez Araba plataformak

hirinet 2012ko ira. 28a, 12:27

frackin-dossierra

Fracking Ez Araba plataformak gas ez konbentzionala erauzteko gaiaren inguruan dagoen informazio eskasari aurre egiteko asmoz, ‘Fracking. Apustu arriskutsua’ monografikoa argitaratu du. 123 orrialdeko argitalpena euskaraz zein gazteleraz lor daiteke eta plataformako kideek, kolaboratzaileek eta hidrogeologia, ingeniaritza, ekonomia edota medikuntzan adituak diren pertsonek burutu dute.

Aurkezpen ekitaldian plataformako kideek esan bezala, “Eusko Jaurlaritzak gaiarekiko eman duen informazioa eskasa eta gardentasun gabekoa izanik, monografikoaren xedea jendarteari eztabaida sorrarazi duen gai tekniko honekiko benetako ikuspegi bat ematea izan da”.

Argitalpena bost atalez osatua dago eta artikulu teknikoak, iritzi artikuluak eta frackingaren aurkako komiki bat biltzen ditu. Horrela, bost dira bertan jorratzen diren atalak: Fracking: hurbilketa bat, Fracking-a gaur egungo eredu energetikoan, Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan arriskuak, Gure ingurua zulatzen eta Fracking-aren aurkako mugimendua.

Argitalpena Elkar liburu-dendan egongo da salgai.

Informazio gehiago HEMEN

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago