Atzo Gasteizen egin zuten aurkezpenean, Aitor Garate eta Onintze Gerra Aresketa ikastolako zuzendari zein lehendakariak esan bezala, “euskararen erabilerak konpromisoaz gain, poza sortarazi behar du gugan. Hori da Aresketa Ikastolatik egungo egoerari egin nahi diogun ekarpena”.
Laugarren aldiz ibiliko da Amurrioko ikastola antolatzaile-lanetan eta aurtengo Arabako ikastolen aldeko 33.festa honetan ateratako dirua gela berriak eraikitzeko erabiliko dute. Izan ere, “masifikazioa” da euren arazorik larriena eta “gela gehiagoren beharra” daukate.
Aresketa Ikastolako ordezkariek adierazi dutenez, dagoeneko hasiak dira materiala saltzen. Horrez gain, Araba euskarazen baitan egingo dituzten ekitaldien berri emateko webgunea ere aurkeztu dute: www.arabaeuskaraz.net.
Ekainaren 16an ospatuko da Amurrion Araba Euskaraz 2013. Aurtengo antolatzailea Aresketa Ikastola izango da eta