Zerbitzu publikoei dagokienez, TUVISAn eta FCCn langileen %80ak egin zuen greba atzoko egunean, Gasteizko udalean eta Eusko Jaurlaritzan, aldiz, %30ak egin zuen jarraipena. Gasteiz irratia itxita egon zen eta Justizia arloan %85ak jarraitu zuen greba. Irakaskuntzan, Haur Eskoletako langileen %98ak jarraitu zuen greba, hezkuntza publikoan %80ko jarraipena egon zen eta azkenik, Arabako Kanpusean %90ra igo zen jarraipen hori.
Aitzitik, SEA Arabako Enpresarien Elkarteak irailaren 26ko grebak Araban porrot egin zuela dio. Bere esanetan, “soilik langileen %9,14ak parte hartu zuen greban. Enpresek normaltasunez lan egin zuten atzo”.
