Euskarazko zinema eskaintza udazkenean

hirinet 2012ko ira. 25a, 12:47

banner_zinemaHasi berri den udazken honetan zinema euskaraz ikustea gogoko dutenak zorioneko dira. Izan ere, hainbat dira hurrengo hilabeteetan aretoetan ikusgai izango diren euskarazko filmak. Horien artean, egunotan Donostia Zinemaldiko sail ezberdinetan ikusi ahal izango diren bost film, hala nola,  ‘Freddy igeldegi’ animazioko pelikula suediarra euskaraz, ‘El hipnotista’, ‘To say goodbye’, ‘Pura Vida’ etaEl chef’ komedia frantziarra.

Eta ez hori bakarrik, datozen hilabeteetan zinema-aretoetan beste zenbait film estreinatuko dira euskaraz. Urriaren 11n, Briar March  zuzendariaren "There was once an island" dokumentala estreinatuko da;  urriaren 31n Scott Derrickson zuzendariaren eta Ethan Hawke antzezten  duen "Sinister" beldurrezko pelikulari helduko zaio txanda; eta  azaroaren 31n animaziozko "Zarafa" filma estreinatuko da. 2012. urtea amaitu baino lehen, beste pelikula batzuk gehituko zaizkie aipatutako hauei.

Zinemara hurbildu beharrean, etxean bertan filmak ikustea gogoko duzuenontzat, berriz, izenburu ezberdinak eskainiko dizkizue Zinema Euskaraz programak. Horrela, euskaraz bikoiztuta dauden pelikulei (‘Horton’, ‘Ice Age 3’, ‘Percy Jackson eta Tximista Lapurra’, ‘A-Taldea’, ‘Marmaduke’,‘Gaua eta Eguna’ eta ‘Chloe’) bi film berri batu zaie: haurrei zuzendutako animaziozko ‘Rio’ eta ‘Hanburgesa Zaparrada’.

Horrez gain, gogoratu streaming bidez eitb.com eta kulturklik.net webguneetan 40 film doan ikusteko aukera duzuela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide