Lagundu Hirinet irailaren 26ko grebaren jarraipena egiten!

hirinet 2012ko irailaren 24a

26ko-grebaHirinet-ek irailaren 26ko grebaren jarraipena egingo du eta goizeko lehenengo orduetatik Gasteizen gertatzen denaren berri emango dizue. Argazki eta bideoen bitartez, greba egun honen nondik norakoak erakutsiko dizkizuegu. Eta ez hori bakarrik! Kaleko jendearen iritziak, aldarrikapenak eta adierazpenak jasoko ditugu, kalean gertatzen den hori guztia gal ez dezazuen.

Horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa zaigu, egun hau nola bizi duzuen ikusi nahi dugulako, Hortaz, egunean zehar ateratzen dituzuen argazkiak edo bideoak eta zuen iritziak ongi etorriak izango dira gasteiztar euskaldunon atari honetan.

 

Animatu eta lagunduiguzue eguneko kronika osatzen!


Nora bidali?

erredakzioa@hirinet.net helbidera

edo gure sare sozialetan elkarbanatu    FACEBOOK LOGO   twitter


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago