Gasteizko Mintzalaguna 2012/13, matrikulazioa

hirinet 2012ko ira. 24a, 16:23

mintza-kartelaIzena emateko epea: Urriaren 1etik 15era

 

Nola matrikulatu? Izena-emateko fitxa bete behar duzu eta urteko kuota, 15 euro, ordaindu  Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) kontu korronte honetan zure izen-abizenak zehaztuz 3035 0080 90 0800061384

 

Izena-emateko fitxak:

1) Interneten:  

Gasteizko Mintzalaguna, MATRIKULA

Gasteizko Gurasolaguna, MATRIKULA

Gasteizko  Gaztelaguna, MATRIKULA

* Mintza-skype, MATRIKULA (Internet bidez "skype" erabiliz mintzapraktika egiteko aukera)

 *Fitxa beste ostean urteko kuotaren ordainagiria  ondorengo helbideetara bidali: esti@gasteizkomintzalaguna.com

 

 

2) Paperezko izena- emateko fitxak ondorengo tokietan aurkituko dituzu:

- Mintzalagunaren izen-emate fitxak: Gizarte-etxeak, AEK, IKA, Udaberria eta Hegoalde euskaltegiak, Mondragon Lingua, Bai & By, Hizkuntza Eskola,  Euskharan Kultur Elkartea (Amaia egoitza, Benito Perez Galdós plaza) eta Mintzalagunaren bulegoa (Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea, Panama kalea 14, C eraikina 1.1 bulegoa)


- Gurasolagunaren izen-emate fitxak: Gizarte-etxeak, ikastetxe parte hartzaileak, Denon Eskola eta Mintzalagunaren bulegoa (Rogelia de Alvaro Elkarteen Etxea, Panama kalea 14, C eraikina 1.1 bulegoa)


 * Fitxa ordainagiriarekin batera aipatutako edozein tokitan aurkeztu behar duzu. (Ez da  ordainagiririk gabeko fitxarik onartuko)

 * Oso garrantzitsua da zein ordutegitan bil zaitezkeen ondo zehaztea.

 

*Parte hartzeko baldintzak:

- Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar duzu (Euskaltegiko 6. urratsa edo baliokidea)

- Salbuespenak salbuespen, astean behin biltzeko konpromiso serioa hartzea ezinbestekoa da

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide