Udako Argazki-Lehiaketaren irabazleek saria jaso dute

hirinet 2012ko irailaren 21a

INAKI-IRABAZLEAIñaki Bercedo Udako Argazki-lehiaketaren irabazlea bere saria jasotzera etorri da. Artium-eko dendak eskainitako sari honi esker, Lomography Diana argazki-kamera eta osagarriak eskuratu ditu. ‘Igerilekua’ argazki saritua uda hasi zenean egin zuela kontatu digu, Durana herritik gertu abandonatuta omen dauden kirol-instalazioetan topatu zuen igerilekuan. Lekuaren bakardadeak eta goibeltasunak argazkia egitera bultzatu zuen Iñaki. Orain bere argazki-kamera berriarekin egingo dituen argazkien zain geratzen gara!

Bestetik, Itziar Lopezek ere zozketaren bidez irabazi duen disko eta liburu sorta jaso du, baina kasu honetan, bere ama etorri da sariaren bila, Itziar Swedian baitago. Izan ere, zozketa irabazi zuen argazkia bertan atera zuen udan.



lehiaketaren-sariak

 

 

Zorionak Iñaki eta Itziar!!!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago