Urriak 21eko hauteskundeak, aukera anitz

parlamento-vascoArabako Hauteskunde Batzordeak Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako aurkeztuko diren zerrendak ezagutarazi ditu. 25 dira jokoan dauden eserlekuak, 16, aldiz, gasteiztarrek euren bozka emateko aukeran izango dituzten koalizio eta alderdiak. Eserleku bakoitza eskuratzeko gutxienez botoen %3a lortu behar dituzte. Ezagunen artean, PSE-EE, PP, EAJ eta EH Bildu aurkitzen dira, seguruenik, Araban aterako diren eserlekuen gehiengoak eskuratuko dituztenak, hain zuzen. Horrez gain, hain ezagunak ez diren alderdi batzuk ere botoak lortzeko lehian egongo dira, hala nola, Equo Berdeak- Euskal Ekologistak, Ezker Anitza, Aulki Zuriak, Egirako Batzarra edo Bidezko Mundurantz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago