Mikel Elorzaren 'Lp bat poema' hitzaldia (Gasteizko Irakurle Klubaren egitarauaren aurkezpena)

hirinet 2012ko irailaren 19a

aurkezpn_kartela_Gasteizko Irakurle Klubak 2012/13 ikasturteko egitaraua prestatu du eta horren berri emateko ekitaldia antolatu du urriaren 4an, Florida parkeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Ikasturtea behar bezala aurkezteko, Mikel Elorzaren ‘Lp bat poema’ hitzaldia eskainiko du. Elorzaren ustetan, “poesiaren elementu baitako bat da musika, erritmoa, doinua; horretaz gain, ordea, musika, kantuak zehazki, poesiaren etxea askori ireki digun giltza izan da.

Belarrietatik iritsi zaizkigu hainbat poema, gerora begietaratu ditugunak. Autore klasikoetatik XXI. mendekoetara, gure hainbat kantarien poesiaren iturrira jo du, eta haiekin gu, ur horien edatera. Ikus dezagun, edo entzun, bizitza bateko lp bat".


Noiz? Urriaren 4an, 20.00etan

Non? Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko erakusketa aretoan

Zer? Mikel Elorzak ‘LP bat poema’ hitzaldia eta Gasteizko Irakurle Klubaren 2012/13 ikasturteko egitarauaren aurkezpena.  

 

aurkezpn_kartela_txikia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago