Bi bilbotar hauek lehen aldiz iritsi dira Madrilera. Heldu orduko Puerta del Sol inguruko taberna batera sartu dira:
-Txikito bi, mesedez!
Basoerdiak edan eta berriketa pixka bat egin ondoren, bietako batek 500 euroko billetea atera eta barra gainean utzi du. Billetea ikusitakoan, tabernariak esan die:
- Ez daukazue beste billeterik?Orduan bilbotarrak 500 euroko beste billete bat atera eta barra gainean utzita tabernariari:
-Taberna honetan ardoa GA-RES-TI-TXO daukazue,ezta?
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.