Programazioa eta informazio gehiago HEMEN
Irailaren 17tik 23ra bitartean, Gasteiz leku magikoa izango da, laugarren urtez Magialdiak hiriko txoko ezberdinak magoz, jokoz, trukuz eta ikuskizunez beteko baititu. Aurten ekimenak murrizketak jasan dituen arren, 70 dira programatu diren ekintzak. Gehienak dohainik izango dira eta Alde Zaharrean, erdigunean eta Gasteiz hiribidean kokatuko diren 21 eszenatoki ezberdinetan gauzatuko dira.
Programazioa eta informazio gehiago HEMEN
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.