Urte berria hasi da Gerrilleroentzat ere. Urte oparo baten ostean aurrera jarraitzeko eta sortzen jarraitzeko indar betean gaude eta gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Berdin da zein musika gustuko duzun, talderik baduzun ala ez, bakarlaria zaren edota musikazalea besterik ez zaren, denontzako dago lekua MusikGerrillan!
Bide motz hontan gauza ugari aurrera atera ditugu, besteak beste: jaialdi mordoa, CD-a atera dugu (“MusikGerrilleroak VOL. I” [2012]) edo MusikBerbena eta MusikRumba martxan jarri ditugu.
Beraz, irailaren 14ko bilera irekira gonbidatzen zaituztegu guztioi. Era berean MusikBerbenan, MusikRumban eta sortuko diren beste proiektu guztietan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu ere.
Amaitzeko gogoratu nahi dizuegu irailaren 21ean MusikGerrilla maratoia izango dela Zaramagako jaietan, beraz, parte hartu nahi duzuen guztioi mesedez 14ean Gaztetxetik pasatzeko eskatzen dizuegu, bestela ez duzue parte hartzerik izango.
IRAILAK 14 | BILERA IREKIA 18etan GAZTETXEAN!!!
Kurtso berriarekin batera, MusikGerrilla -Arabako musika mugimendu iraultzailea- berriro martxan jartzeko asanblada antolatu dute irailaren 14an, arratsaldeko 18.00etan Gasteizko Gaztetxean: «Talde berriak, kontzertuak, ideia berriak… BATU MUSIKAREN IRAULTZARA!». Gainera, Zaramagako jaietan musika maratoia eskainiko dute irailaren 21ean.