Leku-izen bereziak aztertzen dituen zientzia da toponimia. Leku izenak hizkuntzaren arabera aldatzen dira maiz, eta aldaketa horiek denboran zehar eraldatu.
Oraingoan, Saharaz hegoaldeko Afrikako leku-izenak eta kolonien garaiko leku izenak aztertu ditu Euskaltzaindiak. Bi arau desberdinetan banatu ditu Euskaltzaindiak toponimo hauek: 167. arauan Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia biltzen da eta 168. arauan Afrikako kolonien toponimia.
Egun, bigarren arau honetan agertzen diren izen guztiak zaharkutik daude. Nolanahi ere, leku-izen kolonial horiek oraindik orain erabiltzen dira hainbat esparrutan, eta ezin ahaztu historia liburuetan izandakoaren aztarnak gordetzen direla. Leku-izen horiek euskaraz zelan esan beharko liratekeen zehazten du Euskaltzaindiak bi arau hauetan.
Informazio gehiago: HEMEN
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.