2014ko udal aurrekontuak adostu dituzte EAJk eta PPk

hirinet 2014ko urtarrilaren 24a

eajppEAJ eta PPk 2014ko aurrekontuei buruzko hitzarmena adostu dute.

Urtaranek adierazi duenez, PPk proposatu duen aurrekontu proiektua guztiz aldatzea lortu da “beharrezkoak ez diren obrak alde batera utziz eta pertsonengan arreta handiena jarriz”.

 

Bozeramaile jeltzaleak esan duenez, hirigintza arloan Zabalganako gizarte etxea eraikitzeko lanak abian jarriko dira, ortu ekologikoen eraikuntzak bezala.

 

Ongizatearen alorrean %18ko igoera egongo dela adostu dute. Bizitza Berria, Bultzain edo Sendotu moduko gizarte-elkarteek euren lana egiten jarraitzeko errekurtsoak bermatuko zaizkie.

 

Udal aurrekontuetan, Azkena Rock Festivalera eta kirol profesionalera diru gutxiago bideratuko dela jaso da, Baskonia eta Alaves bezalako taldeek diru gutxiago jasoko dute. Hala ere, gazteriari bideratutako kultur-aurrekontuak %217 igoko dira, Jolas Jaialdia eta Gauekoak bezalako ekimenak berreskuratuz.

 

Sustapen ekonomikoa hobetzea da aurrekontuen puntu garrantzitsu bat. Izan ere, industrialdeak biziberritzeko plana, seinalizazioa, garraioa, segurtasuna eta abar hobetzeko erabakia egin da. Gasteizko merkataritza eta ostalaritzari ere bultzada ekonomikoa emateko ituna egin da.

 

Aipagarria da ere, Euskararen alorrean %34eko igoera egongo dela aurrekontuetan, euskaltzale mugimenduen lankidetza sustatuz eta Euskararen Erabileraren Normalizazio Planaren (EBPN) bideragarritasuna bermatuz 2017 urtera arte.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago