'Dragoi ehiztaria' pelikula

hirinet 2012ko ira. 6a, 14:32

dragoi-ehiztaria‘Dragoi ehiztaria’, euskaraz inoiz egin den filmik garestiena (2,5 milioi euroko aurrekontuarekin) ikusgai dago egunotan hiriko zinema aretoetan. Abuztuaren amaierako estreinaldia polemikoa izan zen oso, Patxi Barco filmeko zuzendariak uko egin baitio filmean duen ardurari.

“Ekoiztetxeak ez nau aintzat hartu postprodukzioan, eta estreinaldiaren bertsioa ez dut niretzat hartzen. Ekoizleak gidoiaren zatiak aldatu ditu azken kopian eta  ez du inondik ere errespetatzen nire ikuspuntu artistiko eta teknikoa, eta gisa horretara zabaltzeak kalte egiten dit moralki, pertsonalki eta profesionalki”, dio Barcok.

Ekoiztetxea, bere aldetik, “behin betiko bertsioa egileak proposatzen duela argitu du, baina desadostasunak egotekotan, ekoiztetxearen erabakia gailendu ohi” dela esanez defendatu da.  Angel Amigo gidoilariak, aldiz, "pozik eta egindakoarekin harro" dagoela adierazi du.

Asier Hormaza protagonista duen pelikulak ETApm-ko militante baten istorioa kontatzen du, Euskal Herrian borroka armatuan jarraitzeko arrazoirik ikusten ez duen arren Latinoamerikako gerrillei laguntzera joaten den batena. Bere barne kontraesanak erakusten dira, batez ere, semeak gaztetan zer egin zuen galdetzen dionean.

 

Informazio gehiago: HEMEN

 

Trailerra

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide